Handia izanagatik, egun gutxian egin du horma-irudia artista antzuolarrak. Elgetako Udalak Bideberri Mankomunitatearen bitartez egindako eskaera izan da, eta lan fina egin du Larrañagak. Egitasmoak 1.872 euroko aurrekontua izan du.
Horma-irudia gertu egongo da Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunerako. Elkarretaratzea ere deitu dute eguenerako. 19:00etan izango da, Mendizaleen plazan. "Aurreko egunetan plazan mahaia jartzeko asmoa dugu. Iaz ateratako puntu morea duten poltsak banatuko ditugu, eta baita ere esku morea duten banderatxo zuriak. 50 bat banderatxo ditugu banatzeko", azaldu du Gizarte Ongizateko zinegotzi Garbiñe Irazabalek.
Indarkeria matxistaren inguruko sentsibilizazioan eragiteko eta gaia gizarteratzeko askotariko mezuak ere ipiniko dituzte plazaren bueltan kontzentrazioaren egunerako.