Elgeta trikitilariaren ibilerak jasotzen dituen komiki albumaren aurkezpen ekitaldia egingo dute, domekan, Espaloian. Bertan izango dira Koldo Izagirre, Dani Fano eta Ekaitz Agirre Garluk. Gidoigilea, marrazkilaria eta kolorista, hurrenez hurren. Horrez gain, Adolfo Jainagaren eskutik, Elgetaren hainbat trikiti pieza entzuteko aukera ere izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.