Mendi irteera eta baba-jana antolatu ditu Kantsatzekek azaroaren 21erako

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko aza. 16a, 09:15

Kantsatzeke mendi taldeak egindako irteera bat, 2018an. (Argazkia: Kantsatzeke mendi taldea)

Mendi taldean ere hasi dira pandemia osteko lehen irteerak antolatzen. Proposatzen dute Astxikira igotzea eta bueltan Ozkarbi elkartean baba-jana egitea. Izena emateko aukera zabalik da hilaren 18ra arte.

"Berriro martxan gara!", azaldu dute Elgetako mendi taldetik. Hilaren 21erako iragarri dute pandemia osteko lehen irteera, eta baba-janarekin osatuko dute, gainera. "Atxarte inguruan ibiliko gara oraingoan, Astxikira igoko gara, baina, Alluitzera igotzeko aukera ere izango da, jendearen nahierara. Eguraldi txarra egiten badu, Elgeta inguruan egingo dugu bueltatxoren bat".

Bazkalordurako itzuli nahi dute Elgetara, Ozkarbi elkartean egitekoa den bazkariaz gozatzeko. Irteera doan izango da, eta bazkariaren prezioa bazkalostean kontuak aterata zehaztuko da."Azken urteetan moduan, nahi izanez gero bietarako eman daiteke izena edo mendirako bakarrik edo baba-janerako bakarrik", azaldu dute.

Izena emateko azken eguna, batez ere, bazkarirako, hilaren 18a da. kantsatzeke@gmail.com helbidera idaztea da bideetako bat. Facebook profila ere erabili daiteke. Bestela, idatzi mezu bat 690 74 00 56 telefonora.

 
 
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak