Zortzi orduko hika ikastaroa eskainiko du Juan Martin Elexpuruk, hilaren 23tik aurrera

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko aza. 15a, 10:00
Juan Martin Elexpuru.

Udalak antolatu du, eta bina orduko lau saio izan dira. Doan da, eta zabalik da izena emateko aukera udaletxean, liburutegian zein elgetanberbetan@elgeta.eus helbidean.

Hika ikastaroa egiteko aukera izango da azaroaren 23tik abenduaren 2ra, Elgetan. Bina orduko lau saio izan dira, eta, orain dela lau urte bezala, Juan Martin Elexpuruk gidatuko ditu. Saioak martitzenetan eta eguenetan izango dira, 18:30etik 20:30era. Ikastaro egunak hilaren 23a, 25a eta 30a eta abenduaren 2a izango dira.

Izen-emate epea zabalik dago, hilaren 19ra arte. Udaletxean, liburutegian zein elgetanberbetan@elgeta.eus helbidean eman dezakete izena interesatuek.

Ikastaroa doan da, eta, amaitutakoan, hikalagunen mintza- praktika taldea osatzeko aukera egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak