Elgetako erretiratuek Gasteizen egin zuten egun pasa eguaztenean

Larraitz Zeberio Lekuona 2021eko azaroaren 12a

Elgetako erretiratu taldea Gasteizen eguaztenean. (Argazkia: Xalbadorpe elkartea)

Pandemian zehar geldituta egon dira Xalbadorpe erretiratuen elkarteko ekintza gehienak, baina poliki-poliki hasita daude martxa hartzen. Eguaztenean egun osoko irteera egin zuten Gasteizera. Katedrala bisitatzen izan ziren, besteak beste.

Gaztaina-erre jana ere egin dute aurten. Hori izan zen ikasturte berriari hasiera emateko egindako lehenengo ekintza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak