Elgetako EH Bilduk datorren azaroaren 20an Bilbon egingo den manifestaziorako dei egin du. "Datozen hilabeteetan irekitzen zaigun abagunea
probestuz, bermatuak behar ditugun eskubideak aldarrikatuko ditugu: inor ez gehiago eta inoiz ez gutxiago. Euskal Herritarren gehiengoaren nahiak
egikaritzeko konpromisoa hartzen dugu eta azaroaren 20an Bilboko kaleetan fase berri bat irekitzera goaz", jasotzen du deialdiko idatziak.
Autobusak
Manifestazioa 17:30ean abiatuko da La Casillatik. Elgetatik ere autobusa dago antolatuta. 16:00etan abiatuko da eta itzulera 19:30ean iznago da. Prezioa da 5 euro. Izena emateko zerrenda Haizea tabernan dago eskuragarri.