Potx eta Lotx pailazoak 'Kaleak bizirik' ikuskizunarekin izango dira Elgetan, domekan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021eko azaroaren 10a

Potx eta Lotx pailazoak abentura lagun birekin. (Iturria: Potx eta Lotx)

Sarrerak salgai daude, 5 eurotan, Julianen kioskoan zein hemen. Pailazoak askotariko abenturekin etorriko dira.

Oraingoan osabak enkargu bat egin die Potxi eta Lotxi: kalera joan behar dira, beren bizilaguna izandako Izaskunen etxera. Horretarako, ez dute denbora asko izango; hala ere, bidean jende askorekin egingo dute topo: kaleko musikari batekin, herriko alkatearekin, TAO zerbitzua kontrolatzen duen udaltzainarekin... Horiekin hainbat abentura biziko dituzte, barregarriak zein negargarriak!

Lortuko al dute agindutako orduan Izaskunengana heltzea?

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak