Adimen kognitiboa lantzeko tailer berri baten hasiera, laster

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko aza. 2a, 10:55

2019an egindako tailerrean terapeuta eta erabiltzaileak.

Azaroaren 11n hasiko da eta astean behin ordu eta erdiko saio bat izango da; zabalik da izen-ematea.

Azaro erdialdean hasi eta otsail bukaerara bitartean, eguen oro egingo dute memoria tailerra Elgetan. Saioak kultura etxean izango dira, 10:00etatik 11:30era, eta Eguneko Zentroko terapeutak gidatuko ditu.

Aurreko urteetan egindako tailerretan moduan, askotariko funtzio kognitiboak lantzeko ariketak egingo dituzte. Oroimena, arreta eta hizkuntza landuko dituzte, besteak beste. Horrekin batera, nork bere aldetik etxean egiteko moduko teknikak ere erakutsiko ditu terapeutak. Udalak egiten duen eskaintza da, eta orain arte egindako tailerrek harrera oso ona izan dute.

Autonomia eta ongizatea

Adin batetik aurrera ohikoa da lehen ahanzturak gertatzea. Horiek atzeratzeko edo hobetzeko teknikak garatuko dituzte tailerrean. Izen-ematea doan da, eta zabalik da, azaroaren 8ra arte, udaletxean, Gizarte Zerbitzuetako bulegoan zein gizarte@elgeta.eus helbide elektronikoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak