Argiak itzaltzeko eta beldurrak pizteko orduak, bihar, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko urr. 28a, 10:46

Sorgina eta Mikel, duela bi urteko Arimen Gauean.

Arimen Gaua ospatzeko, Karlista galduaren bila antzezlan ibiltaria egingo dute neska-mutikoek. Hiru txanda izango dira.

Iaz ez zen posible izan, baina aurten, urteroko bisita egingo dute Elgetara Txominek, Mikelek eta Maritxuk. Karlista galduaren bila antzezlan ibiltariko pertsonaia nagusiak dira, eta Arimen Gauarekin berpizten dira, herriko neska-mutikoen gozamenerako. Gaur ez dute hutsik egingo, eta, jende pilaketa handiak saihesteko, hiru aldiz egingo dute antzezlan ibiltaria.

Haur Hezkuntzako neska-mutikoendako egingo dute lehenengo kontakizuna, 18:30ean. Ordubete geroago errepikatu egingo dute, Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetako umeendako, eta hortik gorakoendako emanaldia, berriz, 20:00etan hasiko da. Hiru saioak eskola ataritik abiatuko dira.

Adinera egokitutako saioak

Beldurrezko pasarteak eta ikara eragiteko sorpresak izango dira. Hiru emanaldi izanik, umeen adinera egokitutako proposamenak izango dira. Piroteknia efektuak, esaterako, azken emanaldiaren amaieran izango dira soilik. Gomendio bat: ez ahaztu linterna!

Kalabazak husteko tailerra, gaur

Bihar kale ilunak argiztatzeko erabiliko diren kalabazak prestatuko dituzte neska-mutikoek gaur eskolako ganbaran. Hitzordua 17:00etan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak