Udalak eta Bideberri Mankomunitateak eskolarekin elkarlanean antolatutako tailerra bada ere, herritar guztiei dago zabalik. "Nerabeei bidean nola lagundu azalduko dugu. Adin horretan talde bateko kide izatea oso garrantzitsua da. Nerabeak bilaketa prozesu etengabean daude; izan ere, nork bere lekua bilatu behar du taldean".
Ayertzaren esanetan, prebentzio lana egitea ez da adikzioak sor ditzaketen substantziak edo teknologia debekatzea, baizik eta horiekiko jarrera egokiak lantzea. "Helburua da erabilera egokiak eta osasuntsuak potentziatzea".
Halakoetan autoestimuak eragin handia duela azpimarratzen du. "Autoestimu osasuntsuak erai- ki behar dira adikzio horien aurrean erabaki zuzenak hartzeko". Hala, formakuntzan azalduko du taldeetan ze rol dauden, autokontzeptuaren garrantzia zein den eta jokabide arriskutsuak nola identifikatu.
Tailerra martitzenean izango da, 17:30ean, eta zabalik da izen-ematea, eskolan zein udaletxean.
LH-6ko ikasleekin ere elkartuko da Ayertza. Bina or- duko bi saio egingo ditu, datorren asteko eskola orduetan.