Euskaraz egiteko bidelaguna zain liburutegian

Larraitz Zeberio Lekuona 2021eko urriaren 26a

Elgetan berbetan mintzalagun egitasmoak bultzatuta beste dinamika bat izango da martxan, gutxienez, urrian eta azaroan. Dinamikak Mintzalaguna zure zain du izena eta eguaztenean, hilaren 27an, izango da lehenengo hitzordua. 

Euskarazko mintzapraktika egin nahi dutenendako bidelagun bat izango da liburutegian, 18:30etik 19:30era, ordubeteko mintzapraktika egiteko gertu. Berdin dio euskara maila zein den. Interesatuek esandako egunean eta orduan liburutegira gertu- ratu besterik ez dute.

Hendaiatik datorren dinamika da eta han arrakasta polita izan du. Elgetako bigarren saioa arazoaren 24an izango da. Ondoren egingo da balorazioa eta erabakiko da jarraipena izango duen ala ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak