Herriko gazteei zuzenduta Unai Cantabranaren kontzertua eta mokadutxoa, gaur, Ozkarbi elkartean

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko urr. 23a, 11:32
Unai Cantabrana uda hasieran, Asentzion.

Elgetako 12 eta 18 urte arteko neska-mutikoak daude ekitaldian parte hartzea gonbidatuak. "Gazteak elkartera gerturatzea da asmoa, eta, denborarekin, ezagutu nahiko genuke ze premia edo behar ikusten dituzten", azaldu du Ozkarbiko presidente Ana Gillegik.

Ozkarbi elkarteko zuzendaritzak 2019ko martxoaren 22an zabaldu zuen 13-18 urte bitarteko gaztetxoendako egokitutako espazioa. Eraikinaren hirugarren solairuan dago. Urtebete zabalik egin ostean, pandemia etorri zen, eta itxita egon da denbora luzez. Orain, ordea, atzera ere zabalik da.

Gaur iluntzeko ekitaldiarekin 12 urtetik gorako herriko neska-mutikoak elkartu gura ditu Ozkarbiko zuzendaritzak. Helburua da, batez ere elkarrekin une atsegin bat igarotzea. Hala, Unai Cantabranaren kontzertua, eta askaria gertatu dituzte. 19:30ean izango da, eta ez da bazkide izan beharrik parte hartzeko.

"Gazteak elkartera gerturatzea da asmoa, eta, denborarekin, ezagutu nahiko genuke ze premia edo behar ikusten dituzten", azaldu du Ana Gillegi presidenteak.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak