40 urteko elgetar bat hil da Markina-Xemein parean bart izandako zirkulazio-istripu batean

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko urr. 15a, 08:23

BI-633 errepidean gertatu da ezbeharra bart gaueko hamaika eta erdiak aldera. Gidaria –bidaiari bakarra– 40 urteko elgetarra zen. Oso larri zauritu da, eta hil egin da.

BI-633 errepidean gertatu da ezbeharra bart gaueko hamaika eta erdiak aldera. Seat Ibiza bat galtzadatik atera da errepide horretako 53. puntu kilometrikoan Ondarroako noranzkoan zihoala, Markina parean.

 

Gidaria, eta bidaiari bakarra, 40 urteko elgetarra zen, J.A.A inizialekin. Oso larri zauritu da eta hil egin da. Ertzaintzatik jakinarazi dute Bizkaiko Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dutela.

Ertzaintzak dagokion atestatua ireki du istripu horren ingurukoak argitzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak