Ibilbide baten oinarritutako bisita gidatu antzeztua izan behar zuena ia ibilbide barik geratu da. Plazan eta inguruetan egin dute antzezpena, "euritik babestuta", ordukoa gogora ekartzearen ardura izan duten 37 boluntarioek. Antolatzaileek inprobisazioz jokatu behar izan dute, eta aurrez egindako lan guztia egokitu. Herriko antzezpenaren ostean, 14:00etan, lore-eskaintza egin dute Salbadorren.