Eleder Lozano, beterano azkarrena Sorginen Lasterketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko ira. 24a, 10:52

Lozano, Atxondon, saria jasotzen.

Elgetan jokatutako Intxortako Igoeran, Martin eta Pablo Egizabal anaiak izan dira nagusi aurten.

Esan daiteke mendi lasterketen eguna izan zela zapatua. Herrian jokatutako Intxortako Igoerarekin batera jokatu zen Atxondon Sorginen Lasterketa, eta gaur egun Intxortako Igoeran gizonezkoen denborarik onena duen Eleder Lozano nagusitu zen Bizkaiko probaren beteranoen kategorian. Atxondoko Axpe auzoko plazan hasi eta amaitu zen 21 kilometroko eta 1.700 metroko desnibel positiboa duen Sorginen Lasterketa. Lozanoren denbora 2:24:45 izan zen.

Intxortako Igoera

Herrian jokatutako Intxortako Igoeran, berriz, Egizabaldarrak izan ziren jaun eta jabe. Martin eta Pablo Egizabal anaiak izan ziren azkarrenak denbora berdinarekin; 19:13. Martin Egizabal nagusitu zen 16 urtetik gorakoen sailkapenean, eta Pablo Egizabal 12-16 urte artekoen kategorian. Bederatzi parte hartzaile izan ziren guztira, eta emakumerik ez tartean.

Neska-mutikoendako proban –Igoera Salbadorrera– dozena bat parte hartzaile izan ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak