Pozik hartu zuten aitortza bi boluntarioek. Azpimarratu zuten jende askoren laguntzarekin egin dute lan ia lau hamarkadatan. Aipatu berezia egin zieten Eli Arantzabali eta Itziar Olaberi. "Saria merezi dute, baita ere, deialdia egiten den aldiro odola ematera etortzen diren elgetar guztiek. Haiei eskerrak!".