Elorrion desagertutako gazte baten bila ari dira

Uxue Igarza Loiola 2021eko irailaren 9a

Atzo, Elorrion eta inguruko herrietan –baita Asentzio inguruan ere– bilaketa dispositiboa aktibatu zen. 32 urteko mutila astelehen gauean ikusi zuten azkenengo aldiz.

Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, mutila argala da, 1,80 metro ingurukoa, ile beltzaran eta kiribildua du eta bibotea eta pare bat eguneko bizarra. Informaziorik izanez gero, 112 telefonora deitzeko eskatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak