Azaleko Ipuinak tailerra 0-2 urte arteko neska-mutikoendako, liburutegian

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko ira. 7a, 12:06

Saroa Bikandik Elgetako liburutegian egindako saioetako bat.

Hiru saio izango ditu tailerrak, eta irailaren 14an egingo dute lehenengoa. Zabalik da izena emateko aukera.

Martitzenetan izango dira hiru saioak; hilaren 14an, 21ean eta 28an. Elgetan aurretik ere ezaguna den Saroa Bikandik gidatuko ditu eta 18.00etan hasiko dira. "Masajeak eskaintzen duen ez hitzen komunikazioaz baliatuz eta ipuinak, poemak, hitzen jokoa, kantuak, jolasak, liburuak... eskaintzen dizkiguten beste komunikazio mota erabiliz sortuko dugu giro lasaia, eta xamurra", azaldu du.

2021ean, 2020an eta 2019an jaiotako neska-mutikoendako tailerra da. Haur bakoitzarekin heldu bat gerturatu daiteke.

Edukiera muga eta antolaketa neurriak direla eta izena ematea beharrezkoa da. Hemen da bete beharreko formularioa

Liburutegian zein udaletxean ematen dituzte xehetasun gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak