Ikastaroa urrian hasi eta ekainean bukatuko da, eta saioak eguaztenetan izango dira 10:00etatik 12:00etara. "Oinarrizko maila da; izan ere, bigarren urratsa da. Hala, ezagutza pixka bat behar da, baina oinarrizkoa", azaltzen zuen Elgetan Berbetan egitasmoko koordinatzaile Geaxi Ezpeletak uztailean. Udalak Uemaren bitartez egiten duen eskaintza da, eta HABEk ematen duen dirulaguntza jasotzeko aukera badago. AEK-ko irakasle batek gidatuko du ikastaroa.
Izen-ematea irailaren 20ra arte
Udaletxean, liburutegian edo online egin daiteke matrikula. Prezioa da 119,40 euro eta matrikularen erdia ordaindu behar da izena ematerakoan. Beste erdia irail amaieran. Laguntzak badaudela azaldu dute udal arduradunek: %75eko asistentziarekin matrikularen %80 arte berreskuratu daiteke eta asistentziaz gainera maila gainditzen bada %100 berreskuratzeko aukera dago.