"Ekologista eta gazteak oporretan, baina beste batzuk gauez lanean ari direla ematen du" adierazi du Jabier Olei baserritarrak, barre artean. Dirudienez, basurdeak ortuaren azpian aurkitzen diren zizareak jatekotan gerturatu ziren baserrira gauez: "muturra sartu eta zizareak jatearekin batera, patatak zorutik atera zituzten, landa-lana erraztuz".
Anekdota batean geldituko delakoan, astearte gauean gertatutakoak "zuzeneko eraginik" ez duela izango adierazi du elgetarrak; hau da, uztan ez duela eragin negatiborik izango.