Apirilean salatu zuten jeltzaleek "hiri-altzarien utzikeria"; eta orain, ohar bidez ohartarazi dute udak aurrera egiten duela eta ez dutela mantentze lanik ikusi: "Hainbat urte daramatzate inolako konponketarik edo mantentze-lanik gabe, eta udalerri triste eta apatiko baten itxura ematen diote Elgetari".
Bestetik, hilerriaren egoeraz ere jardun dute jeltzaleek; elizako teilatuaren konponketa eta kanposantura heltzeko irisgarritasuna dira haien kezka nagusiak. Arrapala egiteko aurrekontua eskatuta dagoen arren, EAJk "lanak azkartzea" nahi du.
Bukatzeko, Karabietan aparkaleku bat egiteko lizentzia eman izana ere salatu du EAJk : "Pasealekua eta oinezkoentzako elementuak zaindu beharrean, ibilgailuaren erabilera sustatzeko parkingaren aldeko lizentzia eman dute".