"Elgetan 30 urtez trikiti eskolak eman dituen Adolfo Jainaga izango dut gidari-lagun. Bi pieza ere joko dituzte Elgetako trikiti eta pandero eskolako ikasleek", aurreratu du Arregik.
Protagonista izango da, baita ere, urtero mozorrotzeko ohitura handia duen kuadrilla bat, eta, horrekin batera, aurten harrijasotze erakustaldia egingo duen Imanol Albizu Goikoetxe.
Unai Cantabrana gazteak pieza bat eskainiko du, eta kalez kale herritarrak zirikatzen ibiliko da Aitor Agiriano, mikroa eskuan. Ikustekoa izango da, zalantzarik gabe.