Astelehenean zabaldu zituen ateak udako udal aisialdiak. Taldeak eratzeko eta udalekuen funtzionamendua ezagutzeko orduak izan ziren hasierakoak. Laster etorri ziren, ordea, jokoak, tailerrak eta eskulanak. Eguraldiak egutegia egokitu beharrak ekarri badu ere lehen astean, Altxorraren Bila, kimika jokoak eta espazio hurbilean egindako askotariko jarduerak izan dira nagusi. Hurrengo astean, gehiago!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.