Erretiratuek urteko batzarra deitu dute martitzenerako

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko eka. 27a, 09:00

Xalbadorpe elkarteko gaur egungo zuzendaritzako kideak.

Ohiko gaiak izango dituzte mahai-gainean, bereziki zuzendaritza berritzeko erronka. Boluntarioak behar dituztela azaldu dute, eta bazkideei dei egin diete urrats hori egiteko.

Xalbador elkarteko erretiratuendako ez da urte erraza izan. Pandemia hasi zenetik ekintza ia guztiak etenda izan dituzte, baina egoerak lagunduta zuzendaritza batzordeko kideek erabaki dute urteko batzarra antolatzea. Martitzenerako, hilak 29, deitu dute. Espaloia kafe antzokian egingo dute, 17:00etan.

Elkartearen funtzionamendu egokirako ohikoak diren gaiak izango dituzte mahai gainean: aurreko aktaren onarpena, 2020ko diru kontuak, abendura arteko ekintzak, urteko kuotaren ordainketa data… "Poliki- poliki, betiko martxara itzuli nahiko genuke, egoerak aukera ematen badu", azaldu du elkarteko presidente Pello Ojangurenek.

Boluntarioak zuzendaritzarako

Kezka handiena, ordea, zuzendaritzan sartzeko boluntario falta da. "Bederatzi lagun gara gaur egun, eta batzuek urte mordoa daramate. Txanda emateko unea da, baina ez dago boluntariorik, eta elkarteak aurrera egiteko ezinbestekoa da", azaldu du Pello Ojangurenek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak