Sara Jimenez de Aberasturi: "Gazteak erakarri nahi ditu Ozkarbi elkarteak"

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko eka. 25a, 08:54

Sara Jimenez de Aberasturi dinamizatzailea.

[AZKEN ORDUA] Hitzordua bertan behera gelditu da. Udazkenean abiaraziko dute berriz dinamika.

Martxoan bete ziren bi urte Ozkarbi elkarteak gazteendako gunea zabaldu zuela. Urtebete zabalik egin ostean, pandemia etorri zen, eta itxita egon da. Zapatuan egitekoa zen zen lehen dinamizazio-saioa, baina ez du inork izena eman eta bertan behera gelditu da. Udazlenean abiaraziko dute berriz dinamika.

Zein da saio horren helburua?

Herriko gazteak erakarri nahi ditu elkarteak. Espazio bat zabaldu zuten, baina gazteek ez dute uste bezain beste erabiltzen. Hala, erakargarri izateko zer falta zaion jaso nahi dute gazteengandik. Haiek entzutea da helburua.

Ez da erraza izaten gazteak halako dinamiketara gerturatzea.

Hala da, baina gauzak ez dira zerutik erortzen, eta, gazteek ez badute transmititzen zer behar duten, aisialdi aukerak murrizten joango dira herrian. Maeztun bizi naiz. 400 biztanleko herria da. Gazteendako aisialdi aukera oso gutxi dago, eta joera nagusia da Gasteizera joatea. Aldiz, ikusten dut Elgetan badagoela potentziala duen espazio bat, eta baita ere elkarte bat ahalegin hori egin nahi duena.

Hilabete inguru diharduzu lanean.

Bai. Errazte dinamikak oinarri dituen master bat egiten ari naiz, eta diseinatu dut prozesu bat hainbat dinamikarekin gazteekin lanketa egiteko. Zer igartzen dute faltan? Ze interesgune dituzte? Zuzendaritzako kideek transmititu didate Ozkarbin lokala badutela, baina zerbait egin nahi dutela hori erakargarriago egiteko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak