Zabalik dira Mendi Mendian eta Gure Borda elkarteak, Intxorta bihar zabalduko dute eta Ozkarbi barikuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko eka. 23a, 16:28

Urritik itxita egon ostean poliki-poliki badoaz elkarte gastronomikoak ere ateak zabaltzen. Elgetan Mendi Mendian izan da lehenengoa zabaltzeko erabakia hartzen. Gaur ireki dute Gure Borda. Azkenik, laster zabalduko dituzte ateak, baita ere, Intxortak eta Ozkarbik.

Astelehenean egin zuten batzarra Mendi Mendian elkarteko bazkideek, eta orduan hartu zuten zabaltzeko erabakia. Sozio gutxi dira eta berehala zabaldu zuten bete beharreko neurrien gaineko informazioa. Eusko Jaurlaritzaren azken dekretuak jasotzen duen moduan edukieraren erdia baimenduko dute; hau da, gehienez ere hemezortzi lagun.

Gure Bordako sozioek gaur jaso dute zuzendaritzak bidalitako irekieraren gaineko abisua. Intxorta elkarteko zuzendaritzatik jakinarazi dute bihar zabalduko dituela ateak San Roke kaleko egoitzak, eta Ozkarbiko bazkideek ere asteon jaso dute zuzendaritzako kideek bete beharreko neurriekin eta indarrean den arau esparru berriarekin egindako idatzia. Ozkarbi elkarteak barikuan zabalduko ditu ateak.

Dekretuak jasotzen duen moduan elkarte guztiek bete beharreko gutxieneko neurriak dira %50eko edukiera-muga, eta 09:00etatik 02:00etarako ordutegia. Egindako mahai-erreserben eguneroko erregistroa ere jaso beharko dute, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak