Oihana Kortazarrek hirugarren egin du L'Olla de Nuria mendi lasterketan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko ekainaren 14a

Kortazar L'Olla de Nuria lasterketan, domekan.

Vall de Nurian jokatutako 21 kilometroko mendi lasterketan hirugarren postuan lortu du korrikalari elgetarrak, 2:35:25eko denbora eginda.

L'Olla de Nuria mendi lasterketan podiumera igo da elgetarra aste bukaeran. Lasterketa bikaina egin ostean hirugarren postuan helmugaratu zen Oihana Kortazar 2:35:25 denbora eginda.

Inoizko edizio bizkorrena izan da aurtengoa. Bai nesketan eta baita mutiletan ere orain arteko errekorrak hautsi dituzte.

Errekorrak

Emakumezkoen kasuan, XIV. edizio honetako azkarrena Maude Mathys izan da, 2:21:52 denborarekin. Orain arte Mireia Mirok zuen lasterketa errekorra, 2011an egindako 2:36:00 denborarekin.

Mutilen kasuan, orain arteko errekorra Kilian Journetek izan du, 2009an lortutako 2:14:56 denborarekin; bada, domekan errekorra hautsi zuen Stian Angermundek, 2:04:16ko denbora eginda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak