Egoetxeaga auzoan dago Iturbe baserria eta bide-hesia ipini du Udalak bertarako errepidean. 2.800 euroko aurrekontua izan dute lanok.
Goimendi auzoan dago, berriz, Azurtza baserria eta bertarako errepidean ibilgailuen abiadura murrizteko baden bat ipini dute. 370 euroko aurrekontua izan dute lanok. Udal arduradunek adierazi dute falta dela badena bertan dagoela adierazten duen seinalea ipintzea.
