Bergarako saskibaloi taldeak 8-11 urte arteko gazteendako hiru saio egingo ditu, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko eka. 8a, 08:14

Lehenengo saioa barikuan, hilak 11, izango da. Askotariko ariketak proposatuko dituzte; hala nola, entrenamendu saioak, hirunako jaurtiketak, abilezia txapelketak... Beharrezkoa izango da aurrez izena ematea bai  saskibke@gmail.com helbidera idatzita bai 688 62 83 96 bidez.

Bergarako saskibaloi taldeak aurretik ere egin izan ditu kirol diziplina hori Elgetako gaztetxoei gerturatzeko antzerako saioak. Udalarekin elkarlanean aurten ere hiru saio egingo dituzte 2020-2021 ikasturteari amaiera eman aurretik. Ordubeteko saioak izango dira eta barikuarekin izango dira hirurak, 18:00etan hasita. Datak dira ekainak 11, ekainak 18 eta uztailak 9.

"8-9 urte arteko benjaminentzat eta 10-11 urteko alebinentzat izango dira. COVID-19a dela-eta, beharrezkoa ikusten dugu azalduko diren gaztetxoen izen eta abizenak aurrez jakitea". Izena, abizenak eta jaiotze urtea eskatzen dituzte. "Jakin nahiko genuke zenbat gazte animatuko diren, geuk antolaketa bat egiteko. Kopuruaren arabera talde bakarra edo bi beharko ote diren jakiteko, monitore gehiago
beharko ditugun etab.".

Izena emateko eta argibide gehiagorako: 688 62 83 96 edo saskibke@gmail.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak