Eskerrak herriko bi odol-emaileri

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko eka. 5a, 10:15

Mariasun Agirre, Jose Mari Arozena, Enaitz Ezpeleta eta Carmen Ojanguren.

50 odol-ematetik gora egin izanagatik urrezko intsignia eta diploma jaso ditu Jose Mari Arozenak. Eta zilarrezkoa Enaitz Ezpeletak, 25etik gora egiteagatik. Odol-emaile izatearen garrantzia azpimarratu dute biek, eta deialdia egiten denean gerturatzera animatu dituzte elgetarrak.

Mariasun Agirreren eta Carmen Ojangurenen eskutik jaso dituzte oroigarriak Arozenak eta Ezpeletak. Aukera duten guztietan gerturatzen dira odola ematera.

"Hemezortzi urterekin hasi nintzen ni odola ematen. Gero, hemeretzirekin, auto istripu bat izan nuen eta odola behar izan nuen. Aurretik argi baneukan nire burua halako egoera batean ikusitakoan argiago ikusi nituen gauzak. Garrantzitsua da odola ematea. Premia duten pertsonak daude, eta ez da ezer kostatzen".

Iritzi berekoa da Enaitz  Ezpeleta. Ahal duen guztietan gerturatzen da odola ematera. "Elgetan tokatzen bada Elgetan, eta unibertsitatera gerturatzen bada horretarako dagoen Arabako autobusa, ba han ere bai. Gutxieneko epe batzuk errespetatu behar dira, eta horren arabera". Gogoan du nola aittittak esaten zion beharrezkoa zela bera moduko gazteek odola ematea bera moduko pertsona nagusiei premia sortzerakoan erreserbak egoteko.

Gipuzkoako odol-emaileen elkarteak

Gipuzkoako odol-emaileen elkarteak urtero egiten du diploma eta intsignia banaketa. Bazkaria antolatzen dute eta bertan egiten dute ekitaldia. Pandemia egoeran, ordea, egokitzapenak egin behar izan dituzte eta orain ari dira iazko oroigarriak banatzen. Nork bere herrian egingo du ematea, eta bazkari batekin beharrean askari txiki batekin.

Hala izan da Elgetako kasuan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak