68 neska-mutikok eman dute izena uztaileko udalekuetarako

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko eka. 4a, 10:00

Udal arduradunak dekretu berria aztertzen ari dira; esan dute saiatuko direla zerbitzua ume guztiei zabaltzen.

Aurreko astean bukatu zen behin-behineko izena-ematea. Udal arduradunek adierazi dute 68 neska-mutikok eman dutela izena. "Dekretu berria aztertzen ari gara", azaldu du Iraitz Lazkano alkateak, eta taldeak egiteko mugei begira daudela. "Aztertzen ari gara nola egin, baina saiakera egingo dugu izena eman duten guztiek udako aisialdian parte hartzeko". Zerbitzua, hasiera batean, ekainaren 21etik uztailaren 23ra emango du Udalak.

Iaz, hamabost neska-mutiko

Gauzak ondo bidean, beraz, oso bestelako kopuruak izango ditu aurten uztaileko udaleku zerbitzuak. Iaz, lau astez egon zen zerbitzua zabalik –uztailaren 6tik 30era–, eta pandemia tarteko hamabost umek hartu zuten parte. Kontziliazioari eman zitzaion lehentasuna, eta familiek egiaztatu egin behar izan zuten zerbitzua zabalik zen ordutegian gurasoak lanean zirela. Duela bi urte, 2019an, bost astez eman zuen zerbitzua Udalak, eta 86 umek hartu zuten parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak