Zabalik da udako aisialdirako behin-behineko izen-ematea

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko mai. 17a, 09:30

2020ko uztaileko zaintza zerbitzuko neska-mutikoa taldea, Egoarbitzan.

Aisialdi eskaintza ekainaren 21etik uztailaren 23ra egongo da zabalik. Udal arduradunek ez dakite, oraingoz, zenbat plaza eskainiko diren. Behin-behineko izen-ematea jarri dute martxan. Zerbitzua izango da 2 urteko gelako neska-mutikoen adinetik hasi, eta LH6ko mailara artekoendako.

Zabalik da behin-behinean izena emateko epea. "COVID-19aren egoeraren arabera zehaztuko da zenbat plaza dauden, eta horren arabera egingo da plazen banaketa", azaldu dute udal ordezkariek. "Izen-emateak baino plaza gutxiago egonez gero, lehentasuna izango dute zerbitzuaren ordutegian gurasoak lanean dituztela ziurtatzen dutenek. Gomendagarria da izena emateko orriarekin batera ziurtagiriak aurkeztea".

Prezioa 110 euro da. Aurreratu dute hobariak egongo direla errentaren arabera zein bizikidetza unitate bereko haur batek baino gehiagok izena emateagatik.

%70erainoko hobaria aurreikusten da errenta txikientzat, eta hobari hori aplikatzeko beharrezkoa izango da 2020ko errenta aitorpena aurkeztea. Bestalde, %30eko hobaria aplikatuko da bizikidetza unitate bereko haur batek baino gehiagok izena emateagatik.

Udal webgunean dago izena emateko orria.

Hezitzaileen lan poltsa ere zabalik

Astelehenera bitarte –maiatzak 17– dago zabalik, bestalde, ludoteka, gazteleku eta udako aisialdiko begiraleen lan-poltsan izena emateko aukera. "Lehendik lan-poltsan zeudenek ere ziurtagiriak aurkeztuz hobetu ahal izango dute puntuazioa", azaldu dute udal ordezkariek. Argibide gehiago hemen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak