Apirileko azken barikuan amaitu zen artista liburuak aurkezteko epea eta maiatzaren 3an erabaki zituen sariak epaimahai batek. Hiru kategoria zeuden, adinaren araberakoak eta guztira sei lan aurkeztu ziren. Txikienen kategorian, 2014 urtetik aurrera jaiotakoak, Aiara Ortuzar Ezpeleta izan da saritua, eta erdiko kategorian, 2009-2013 urteen artean jaiotakoak, Laida Unzetabarrenetxea Urbistondo. Handienen kategorian, 2008tik aurrera jaiotakoak, ez da parte-hartzerik izan.
Liburuaren Eguneko zozketak
Bestelako sariak ere banatu ditu asteotan liburutegiak. Liburuaren Egunaren bueltan egindako Liburutegia plazara ekimenean hainbat zozketa egin ziren, eta Alazne Azkarate eta Maria Mendazona izan ziren sarituak. Liburu sorta jaso zuen Azkaratek erabiltzaileen artean egindako zozketan, eta liburu bat jaso zuen opari Maria Mendazonak Ipuinen Ordua ekimeneko ipuin kontalari boluntarioen artean egindako zozketaren ondorioz.
