Domekako 'Luze edo motz' bakarrizketa saiorako sarrerak doan dira, eta online erreserba daitezke

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko mai. 7a, 14:43

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai. (Argazkia: 'Luze edo motz')

Genero gaietan oinarritutako proposamena da. Zer pentsatu eman nahi diote ikusleari, eta beste lorpen batzuk egiten direla sinistuta umorea baliatzen dute genero gaiak naturaltasunez lantzeko.

Mirari Martiarena Iraola (Oiartzun, 1986) eta Idoia Torregarai Martija (Usurbil, 1974) Espaloian izango dira domekan. Bideberri mankomunitateak antolatuta, Luze edo motz umorezko bakarrizketa saioa egingo dute, 18:30ean.

Pilota jokoarekin lotutako esapide ugari erabiltzen dituzte. Bietan nor hasiko den ere txapa botata erabakiko dute. "Eguneroko gauza txikiak kontatzen ditugu", aurreratu dute irribarre bihurriarekin. Hilekoa, menopausia, emakumeen masturbazioa, ligatzeko kontuak eta sexua dituzte hizpide, besteak beste. Argitu dute Luze edo motz ez dela soilik emakumeendako.

Urrian estreinatu zuten, eta ordutik eman du zeresana, inprobisazioak badu-eta espazioa. Elgetako saioak zer emango duen domekan ikusiko da.

Sarrera hemen erreserbatu daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak