Bost erabiltzailek eman dute izena haur eskola zerbitzuan hurrengo ikasturterako

Larraitz Zeberio Lekuona 2021eko maiatzaren 4a

Gutxienez, hiru erabiltzaile behar dira haur eskola zabalik mantentzeko. Izen-emate epealdian izan den eskaera kopuruarekin gutxieneko kopuru horretara heldu da.

Gutxienez, hiru erabiltzaile behar dira haur eskola zabalik mantentzeko, eta ikasturte honetako erabiltzaile guztiak eskolan hastekoak direla kontuan hartuta bazen kezka. Ikasturte berrirako izen-emate epealdian, ordea, lau neska-mutiko apuntatu dira irailean hasteko eta bosgarren bat urrian hasteko. Zerbitzua, beraz, ziurtatuta dago.

Estalpea kanpoko jolastokian

Udalak jakinarazi du udako oporretan dagoela aurreikusita kanpoko estalpea jartzeko lanak egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak