Ludoteka zerbitzua, oraingoz, itxita

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko api. 30a, 11:06

Elgetako ludoteka itxita.

Atzemandako COVID-19 kasuek eragina izan dute ludoteka zerbitzuan. Egunotako positiboen artean zerbitzuko hiru erabiltzaile daude, eta ludoteka itxita dago astelehena ezkero.

Iraitz Lazkano alkateak eta Hezkuntza zinegotzi Ibai Etxanizek azaldu dute Udalak %100 bete duela Osakidetzak esandakoa. "Ostiral goizean ailegatu zen lehen abisua gurasoen partetik bi positibo zeudela. Ludotekako protokoloa oso zorrotza da; bi burbuila daude, tenperatura hartzen da sarrera-irteeretan, hezitzaileek FFP2 musukoak dituzte, egunez egun jasotzen da ze erabiltzaile egon diren... Berehala, asteko parte hartzeak hartu, eta zuzenean jarri ginen harremanetan eskolarekin", azaldu du Etxanizek; eta zehaztu du Udalak eskolarekin batera duela definituta ludotekako protokoloa. "Arratsaldera arte ez genuen Osakidetzaren deirik jaso. Pausoz pauso azaldu zitzaien asistentzia datuak zeintzuk ziren, eta esan ziguten ez zegoela kontaktu zuzenik. Hezitzaileak ere ez ziren kontaktu zuzena Osakidetzarentzat".

Hurrengo egunean, hirugarren positibo bat erregistratu zen, eta Osakidetzak erabaki zuen LH-2ko gelan baheketa egitea. "Osakidetzak ez badu erabaki ludotekan baheketa egitea izango da estimatu duelako ez dagoela beharrik", azaldu du Lazkanok.

Bi hezitzaileek, negatibo

Udal ordezkariek azaldu dute mutuak horrela erabakita daudela bi langileak bajan. "Hori da ludoteka itxita egoteko motiboa; ez COVID-19 kasuak egon izana edo kutsatze arriskua dagoelako (...) Mutuaren eta Osakidetzako irizpide desberdintasunarekin harrituta, Osakidetzarengana jo genuen, berriz ere. Datuak berriz aztertu dira Osakidetzarekin, eta jarraitzen dute esaten ez dagoela kontaktu zuzenik ludoteka zerbitzuan". Bi hezitzaileei bina proba egin zaizkie, eta biek eman dute negatibo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak