Haserrea, medikua falta denean ordezkorik jartzen ez delako

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko api. 30a, 10:46
Elgetako kontsulta. (Artxibo irudia)

Osakidetzak atzeratu egin zituen aurreko asteko egueneko eta barikuko hainbat kontsulta. Atzo, eguena, ez zen aurrez aurreko mediku kontsultarik egin, Elgetan.

Hainbat erabiltzailek salatu dute herriko medikuaren faltan Osakidetzak ez duela Elgetako kontsultarako ordezkorik jartzen, eta, mediku bakarra egotera, zerbitzurik gabe gelditzea dakarrela horrek. Aurreko asteko eguenean eta barikuan sendagilerik ez zegoela-eta aurrez hartutako kontsultak atzeratzeko deiak jaso zituzten pazienteek. Atzo, eguena, ez zen mediku kontsulta presentzialik egon.

Ez da antzerako egoera bat salatzen den lehen aldia. 2017ko urrian ere publikoki agertu zuten kezka bera hainbat herritarrek, eta sinadura bilketa egin zuten. 2018ko azaroan errepikatu egin zen egoera.

Orduan, eskualde mailako Osakidetzako ordezkariek azaldu zuten egoera puntualak izaten direla, eta gaixoen arretarako daudela Bergaran ere. Pazienteak, ordea, beldur dira zerbitzuan murrizketak ezartzearekin.

Oraingoan ere, GOIENA harremanetan jarri da Debagoieneko ESIko ordezkariekin, baina ez du, oraingoz, erantzunik jaso.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak