Emon taldeak kolorez beteko du Espaloia domeka arratsaldean

Jone Olabarria 2021ko api. 22a, 16:23
Otsailean Bergaran egindako itzulera-kontzertu bereziko irudi bat.

Sarrerak zortzi eurotan eskura daitezke Haizea tabernan eta bergarako Pol Pol tabernan, baita internet bidez ere.

Bergarako Emon taldearen emanaldia domekan iritsiko da Espaloia kafe antzokira, 18:30ean. Lau urteko etenaldiaren ondoren, talde horrek 2016ko azaroan Argentinan eman zuen kontzertuaren ostean iragarri zuen etenaldia, baina oraingoan "inoiz baino indartsuago" datozela azaldu dute. Horren adierazle da joan den otsailean Bergaran eskainitako itzulera-kontzertu berezia. Zazpikotea sarrera guztiak agortuta itzuli zen taula gainera, eta jarraitzaileei Konfeti kolore (2013) eta Sua (2014) diskoetako abesti esanguratsuenak eskaini zieten.

Domekan, Aurkitu zaitu lan berria zuzenean entzuteko au-kera ere izango dute elgetarrek, martxo amaieran argitaratutako lana. Haizea tabernan eta Bergarako Pol Pol tabernan eskuratu daitezke sarrerak, 8 euroren truke. Internet bidez ere eros daitezke, www.eventbrite.es webgunearen bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak