Jaiegunotan 30 lagunek egin dute bisita gidatua Intxortako ibilbide tematikoan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko api. 14a, 10:44
Bisitari talde bat La Belga posizioan. (Iturria: @IntxortaGerra)

Martxoan berrekin zaie Intxortako ibilbide tematikoarekin lotutako bisita gidatuei, eta martxoaren 28tik 30 lagun izan dira bertan.

Irailetik ez zen bisita gidaturik egiten, eta Aste Santuko jaiegunen bueltan bost egin dira. Barakaldo, Arrasate, Getxo, Hondarribia, Donostia, Errenteria eta Zarautz izan dira bisitarien jatorriko herriak. Pandemia egoera dela-eta neurri bereziekin egiten dira bisitok, eta beraz martxan daude atzera ere. Parte hartzaile gehieneko kopurua, esaterako, sei lagunekoa da oraingoz.

"Jende ugari ibili da, baita ere, ibilbide tematikoa bere kabuz egiten. Mugimendu handia ibili da lubakien gunean", azaldu du bisita gidatuak egiten dituen Nerea Villa elgetarrak. Esan du bariku honetarako beste bisita gidatu bat dagoela lotuta.

Askotariko bisita aukerak

Elgetako memoria historikoaren ibilbidea ezagutzeko hainbat aukera daude: bisita gidatua eskatzea, nork bere kaxa egitea ibilbidea, Elgeta Memoria aplikazioko audio-gidekin egitea…

Bisita gidatuak eskatzeko zein bestelako edozein informazio eskuratzeko kontaktuak honakoak dira: 943 71  89  11   /  943 79 64 63 / turismo@debagoiena.eus

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak