'Danon artian Elgeta 2030' hausnarketa prozesua egiteko modua eztabaidagai osoko bilkuran

Jone Olabarria 2021ko mar. 31a, 14:53

Atzo egin zuten martxoko osoko bilkura Elgetan. Dagoeneko prozesua abiarazita dagoen arren, Danon artian Elgeta 2030 parte hartze prozesuan erabilitako prozedura salatu zuten jeltzaleek. Hala ere, aurrera begira eta parte hartze prozesutik abiatuta, herritarren artean azterketa sozioekonomiko "sakon" bat egitea aho batez onartu zuen udalbatzak.

Elgetako EAJ Udal taldeak Udal Gobernuari aurkeztu zion mozio proposamena izan zen protagonista nagusi atzo egindako martxoko ohiko osoko bilkuran. Udalak abiarazitako Danon artian - Elgeta 2030 hausnarketa prozesuarekin beren desadostasuna erakutsi zuten jeltzaleek, erabilitako prozedura egokia ez zela zehaztuz. Galdetegia "berme handiagoarekin" egia eskatu zuen Aintzane Oiarbide EAJko zinegotziak: "Galdetegia edozeinek eta nahi bezain bestetan betetzeko aukera zegoen. Egia esanda, parte hartze prozesuekin bat gatoz, baina uste dugu sakonkiago egin behar direla eta berme batzuekin egin behar direla".

Azterketa sakona egiteko konpromisoa

Parte hartze prozesua aurrera eramateko elgetarrak ondo informatzea eskatu zuten baita azterketa sozio-ekonomikoa egitea, hala erabakiak eta bertatik sortutako ideiak eraginkorragoak izango direla argudiatuz. Udalbatzak aho batez onartu zuen azterketa hori egiteko konpromisoa. "Gizarte zerbitzuak egiten dabiltzan lan bat da, eta mankomunitatetik ere. Egoera honek herriko enpresa famili eta elkarteei nola eragin dien aztertu eta etorkizunera begira halako azterketa sakon bat egitea onartu dugu", azaldu du Iraitz Lazkano alkateak.

Udaletik gaineratu dutenez, iritzi ezberdineko 30 elgetar inguruk bi arratsaldetan prozesuan parte hartu izana eskertzeko modukoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak