"Irabaztea tokatzen zaigu, eta hala bada, badakit nori bidaliko diodan lehen mezua: Superkopa irabazi osteko pertsona berberari", esan du.
Osaba Joxek Logroñesen jokatzen zuen garaian jantzi zuen talde haren elastikoa. Zuri-gorria hura ere. Etxerako bueltan, aitonak errieta egin zion. "Zuri- gorria bai, baina Athleticena izan dadila', esan zidan. Ordutik naiz zalea", gogoan du. Etxean ikusiko du partidua Irizarrek.