Frontoian egingo dira pilota eskolak eta Etor Garatek gidatuko ditu. Saioak apirilaren 12an abiaraziko dituzte, eta izena emateko orria interesatuen esku ipini du Udalak.
Pilota saioak doan izango dira eta eskainiko dituzte LH1-DBH4 tarteko neska-mutikoendako, astelehenetan 17:30etik 19:00etara eta eguaztenetan 17:30etik 19:30era.
Bi egunetan parte hartzeko aukera izango dela adierazi dute, baina zehaztea komeni dela.