Elgetako gaztetxea okupatu zutela 25 urte beteko dira astelehenean

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko mar. 19a, 11:00

Bazkaria, 2018an, Elgetako gaztetxean. (Artxiboa)

Orduko Gazte Asanbladak okupatu zuen. "Eraikina okupatzea pentsatu genuen; pentsatu, eta egin!"

Haur eskola izandako frontoi ondoko eraikina okupatu zuten. Horrela azaldu zuten okupazioa urtemugako aldizkarian: "Lokal propio baten falta ikaragarria zela ikusi genuen, eta, Udalak gure eskaerei paso egiten zienez, (...) eraikina okupatzea pentsatu genuen; pentsatu, eta egin!".

Orduan ez zekiten, baina 22 urteko ibilbidea –1996-2018– izango zuen gaztetxeak, eta makina bat ikastaro, hitzaldi, kontzertu, bertso saio, eta abar egin zuten bertan. Herriko mugetatik kanpo ere izena hartu zuen Elgetako gaztetxeak.

Urtemuga oharkabean pasako da herritar gehienendako, baina ez horrela eraikina okupatzeko eta gaztetxea martxan jartzeko erabakia hartu zuten elgetarren artean.

Bada ekitaldirik antolatzeko gogoz ibili denik ere, baina COVID-19 egoerak dezente zailtzen ditu halakoak, eta, oraingoz, ez dago halakorik aurreikusita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak