2021/03/10 10:00 - 21:00

Bestelakoak

Gargibune ibiltaria

Gargibune ibiltaria
Salbador kalean, Elgeta

Etxeetan sortzen diren hondakin arriskutsuak jasotzeko Debagoieneko Mankomunitatearen herriz herriko zerbitzua. Hondakinak uzterakoan ahal den txukunen utzi eta errespetatu zerbitzuaren ordutegia.

Jasotzen diren hondakinak hurrengoak dira:

  • Aerosolak: beteak edo erdi beteak. (aerosol hutsak ontziekin batera atera daitezke).
  • Bonbilak: halogenoak edo kontsumo baxukoak. (bonbila normalak errefusa dira).
  • Inprimagailuetako kartutxoak.
  • CD/DVD/VHS (bideo zintak) eta musika zintak.
  • Pilak: alkalinoak, botoi-pilak eta bateria txikiak (argazki eta bideo kameratakoak, mugikorretakoak…).
  • Termometroak: plastikozko poltsa itxietan bota hautsi ezkero merkurioa irten ez dadin.
  • Sukaldeko olioa: plastikozko botila edo ontzietan sartu, apurtu ez daitezen eta ondo itxita.
  • Motore olioa: plastikozko bidoietan eta ondo itxita.
  • Bateriak: manipulatu gabe, isuririk egon ez dadin.
  • Pintura: ondo itxitako poteetan.
  • Disolbatzaileak, garbitasun produktuak eta antzerakoak: ondo itxitako ontzietan isuririk egon ez dadin.
  • Erradiografiak.
  • Fluoreszenteak: kontuz sartu apurtu ez daitezen.
  • Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak: batidorak, plantxak, telefono mugikorrak, ordenagailuetako teklatuak, xaguak…etab.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak