2,2 graduko lurrikara izan zen, eguazten gauerdian, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko mar. 4a, 18:40

Elgetako lurrikararen epizentroa Olaegi auzotik gertu kokatu du Espainiako Institutu Geografikoak.

Espainiako Institutu Geografikoak eman du seismoaren berri. Ubera eta Elgeta artean kokatu du epizentroa, Olaegi inguruan. Tamaina "txikiko" lurrikara izan dela azaldu dute.

Espainiako Institutu Geografikoak jakitera eman duenez eguazten goizaldean, martxoaren 3an, 2,2 graduko lurrikara erregistratu zen Elgetan. Institutu Geografikoak emandako koordenatu geografikoen arabera Ubera eta Elgeta artean dagoen Olaegi auzunetik gertu kokatu behar da lurrikararen epizentroa. Lur mugimendua gauez izan zen, 01:16:12ean.

Tamaina "txikiko" lurrikara izan dela azaldu du Espainiako Institutu Geografikoko kide Luis Cabañasek, eta halakoetan ez dela kalterik izaten eta biztanleek, gehienetan, ez dutela ezer sumatzen. "Kasu honetan, ordea, bi abisu jaso ditugu; bata Eibartik eta bestea Ermutik. Gure sismometroek lurrikarak detektatzen eta erregistratzen dituzte, baina biztanleek jakinarazten dute lur ikara hori sentitua izan den edo ez, eta kasu honetan sentipen hori II tamainakoa izan da. Esan daiteke oso ahul sentitu dela".

Gipuzkoan lurrikara oso gutxi ematen direla gaineratu du Cabañasek. "Gure artxiboetan oso lurrikara gutxi daude jasota, eta guztiak oso magnitude txikikoak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak