Zaldibar Argitu plataformak martxak antolatu ditu zapaturako Eitzagara

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko mar. 4a, 09:28

Duela hilabete Elgetan egindako elkarretaratzea.

Zabortegia amildu zela hamahiru hilabete betetzen dira zapatuan, eta hainbat martxa, elkarretaratze eta ekitaldi daude deituta. Elgetar talde bat 11:30ean abiatuko da Eitzagarako joan-etorria oinez egiteko. 12:30erako deituta dagoen ekitaldian Eitzagan.

Zapatuan, martxoak 6, beteko dira hamahiru hilabete Zaldibarko zabortegia amildu zela. Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia deitu du Eitzagan, 12:30erako, eta hainbat martxa egingo dira haraino.

Elgetatik abiatuko den herritar taldea 11:30ean irtengo da plazatik, eta joan-etorria oinez egingo du. Beste hiru martxak Eibartik, Ermutik eta Zaldibartik irtengo dira. Amildutako zabortegi aurrean elkartuko dira guztiak eta 12:30ean ekitaldia egingo dute, 394 egun. Joaquin eta Alberto gogoan. Argitu arte jarraituko dugu lelopean. Bi hildakoen herrietan –Zalla eta Markina– elkarretaratzeak egingo dituzte egun berean.

Zabortegian gertatutakoa eta Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak gogora ekar- tzeko antolatu ditu ekintzok Zaldibar Argitu plataformak. Horrekin batera erantzukizunak eskatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak