Nagore du izena Birritan bortxatua antzezlaneko protagonistak, eta 44 urte ditu. Bortxatua izan zen herriko festetan, duela hiru urte. Mutil ezezagun bat izan zen. Nagorek denbora behar izan du beldurra gainditzeko, baina salaketa jartzea erabaki du. Orduan hasi da biktimaren bigarren amesgaiztoa. Epaiketan zehar bizitakoak eta sufritutakoak kontatzen ditu antzezlanean, baita gizartearen partetik jasotako epaia ere. Fikziozko antzezlan honek errealitatean gertatutako hainbat bortxaketetan du oinarria.
Martxoaren 8ko ekintzen bueltan antolatu du emanaldia Elgetako Udalak. Sarrera doan da, baina eserleku kopurua mugatua izanik erreserba egitea gomendatu dute. Hemen egin daiteke. Emanaldia 18:00etan da.