Ipuin erotikoak kontatuko ditu, bihar, Ixabel Agirresarobek liburutegian

Hasier Larrea 2021ko ots. 25a, 15:46

Bosgarren 'Bibliobero' egitarauari itxiera emango dio ipuin kontalari usurbildarrak ostiralean, 19:30eatik aurrera, 'Berotik, erotik, zerotik' izeneko saioarekin.

Umorean oinarritutako ipuinak kontatzen ditu duela 30 urtetik usurbildarrak. Berotik, erotik, zerotik izena jarri dio bihar 19:30ean liburutegian egingo duen saioari. Entzule gisa joateko, aurrez apuntatu behar da.

Ze gai izango dituzu mintzagai?

Herri ipuinak, gehienbat. Gai erotikoak biltzeko arakatu dut horietan, eta aurkitu dut baten bat, Joseba Sarrionandiaren eta Goiatz Labandibarren testuetan, besteak beste.

Ze ukitu ematen diezu ipuinei?

Nire ikuspuntuaren araberako umorea erabiltzen dut beti. Honako honetan, zakilak, aluak, orgasmoak, txortaldiak, masturbazioa... aipatuko ditut, edonori gerta dakizkiokeen egoeren testuinguru barruan.

Ze beste proiektu daukazu esku artean?

Errezilgo eta Bidania Goiatzeko eguneko zentroetara joaten naiz adineko pertsonei ipuinak kontatzera. Euren bakardadea arintzeko asmoz hasi nintzen saio hauekin. Trukean, eurek istorioak kontatzen dizkidate niri.

30 urtean, nola aldatu da ipuin kontalarien panorama?

Orain arte, umeentzako saioak nagusitu izan dira, baina, garaiotan, helduentzakoak ere badabiltza irteten, euskaltegietan eta Martxoaren 8aren bueltan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak