Nazioarteko ekintza da Emakume Mundu Martxa, eta bosgarrenez zeharkatuko du Euskal Herria. Aurtengo lanketan, migratuek bizi duten prekarietatea eta bazterkeria ekarri nahi izan da lehen lerrora, Zubi guztien gainetik, mugarik ez! Transnazionalik ez! lelopean.
Martxan da Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa, eta bihar, zapatua, helduko da Debagoienera. Herri bakoitzak zapi bana prestatu du, eta karabanak Eskoriatzan jasoko ditu eskualdeko guztiak, 18:00etan. Irun eta Hendaia arteko zubian egingo den ekitaldi batean elkartuko dituzte Euskal Herriko zapi guz- tiak, martxoaren 6an.
Debagoieneko zapiak herriz herri biltzeko martxa izango da bihar. Elgetako emakume taldeak asteon prestatu du, eta leloa da Paperak lortzeko behar den lan kontratua eskaini. Bihar eramango dute Ubera auzora, Bergarako ordezkariek jaso eta eskualdeko gainerako zapiekin batera bere bidea egin dezan.
Entrega ekitaldi horretan parte hartzera gonbidatuta daude Elgetako emakume guztiak.