Edorta Jimenezekin batera izango da Asel Luzarraga, Elgetan. Duela hamar urte Txilen bizi izandakoa jasotzen duen Txile esnatu da dokumentala estreinatuko dute antzokian, eta ondoren Bahiketa liburuaren aurkezpena egingo dute. Ekitaldia 12:00etan hasiko da.
"Musikari eta idazle euskaldunak esperientzia latza bizi izan zuen duela hamar urte Txilen. Anarkismoa sustatu eta maputxeen alde idaztearren. Lau atentatutan parte hartu izana egotzi nahi izan zioten horietako hiru gertatu zirenean Asel Txiletik kanpo egon arren. Etxean armak edukitzeagatik atxilotu zuten nahiz eta armak karabineroek disimulorik gabe utzitakoak izan. Ia urtebetez preso eduki, Txiletik kanporatu eta bere izena Interpoleko zerrendan sartu zuten", aurreratzen du John Anduezak prestatutako aurkezpen bideoak.
Gonbidapena luzatuta dago.